Udalak auzolana berriz ere indarrean jartzeko proposamena egin zuen berriki eta erabakia herritar guztien artean hartzeko asmotan, etxez etxeko kontsulta egin du. Auzolana berriz jartzearen alde edo kontra zeuden galdetzen zitzaien herritarrei eta apirilaren hasieran iritzi guztiak jaso zituzten. Kontaketa egin ondoren, herritarren gehiengoak Udalak egindako proposamenarekin ez duela bat egiten ikusi da. 107 herritarrek bozkatu baitzuten kontra eta 65k alde.