Goiener energia kontsumitzaileen kooperatibako kide egin da Leitzako Udala. Goienerrek energia berriztagarriak bultzatu eta Euskal Herriaren burujabetasun energetikoa lortzea du xede. Gaur egun energia lortzeko iturri asko dauden arren, energia iturri sostengarri eta naturalago baten alde egiten du kooperatibak, horretarako energia berriztagarria erosi eta bere bazkideen artean banatzen du. Hitzaldiak eta tailerrak antolatzeko asmoa dute orain, herritarrek gaiaren inguruan dituzten kezkak argitzeko.