Atekabeltzeko ekimen arrakastatsuak

JM BARRIOLA 2014ko apirilaren 17a

Apirileko lehen astean Atekabeltz Herrigunearen ­inguruan zenbait ekitaldi burutu ziren. Gune honen helburua he­rriko eragile ezberdinei, batezere biltzeko egoi­tzarik ez dutenei, elkartzeko toki bat eskaintzea da. Kultur gunea izatea nahiko lukete, herritarrek herriaren alde lan egiteko gune, auzolana sustatuz. Atekabeltz gunea eta proiektua zabaldu eta ezagutarazteko asmoz antolatu zen festa. Hitzaldiak, kon­tzertuak, umeentzako ekitaldiak... izan ziren.  Parte­hartze handia izan dela aipatu dute antolatzaileek, jende ugari eta anitza erakar­tzea lortu dutelako. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun