Auzo-konpostagailuetako lehen konposta bildu dute

JM BARRIOLA 2014ko api. 17a, 17:55

Mendialdeko Mankomunitatea

Apirilaren 1ean banatu zuten auzo-konpostagailuetan sortutako lehen konpost ondua.  Mendialdea Mankomunitateak hiru gune jarri zituen martxan, guztira 65 familiak har­tzen dute parte eta 600 kilo in­guru ondakinetik 325 kilo konpost lortu dira. Hori  galbaia­tuta 270 kilo ongarri atera dituzte 21 familien artean banatzeko. Oraingoz balorazio positiboa egin dute eta ekimena zabaltzeko maitzaren 10ean konpostaren inguruko pesta antolatu dute. Ordurako 1000-1200 kilo konpost izatea au­rreikusten dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun