‘Lan aukerak zabalduz’ proiektuaren amaierako ikastaroa

JM BARRIOLA 2014ko apirilaren 17a

Nahikari URIARTE

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte zerbi­tzuen eta Cederna Garalurren eskutik antolatutako  “Lan aukerak zabalduz” proiektua amaitzear da. ­Otsailean hasi ziren langabetuen topaketekin eta geroztik autoenplegua sustatzeko eta honen inguruko beldurrak kentzeko, bi ikastaro ere eskaini dituzte.   Orain bukaera borobila emateko Lekunbe­rrin ikastaroa antolatu dute: “Marketina on line: blogak, web 2.0 eta sare sozialak” izenburupean. Maiatzean, asteazkenero Lekunberriko eskolako ordenagailu gelan bilduko gara. Izena emateko kontaktuan jarri Cederna Garalur edo Gizarte Zerbitzuarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun