Arantxa Iparragirrek hartu du udaleko alkate-makila

JM BARRIOLA 2014ko apirilaren 17a

Apirilaren 7ko batzarrean, Iparragirre alkate izendatu zuten unea. Kristina URRUTIA

Herrian alkate kargua hartzen duen lehen emakumea da

Alkate berria izenda­tzeko batzarra egin zuten apirilaren 7an Udaletxean. Udaleko zinegotziez gain, herritar ugari bildu zen aretoan eta bertan, Bilduko zinegotzi guztien aldeko bozekin, Arantxa Ipa­rragirre izendatu zuten alkate.  Bertaratutakoen babes eta txalo zapa­rrada artean hartu zuen kargua. Bere lehendabiziko hitzak Oier Eizmendiri, orain arte alkatea izandakoari, eskaini zizkion eta urte hauetan herriagatik egindako lana eskertu nahi izan zion. Herritarrei ere  eskainitako babesa eta laguntzagatik eskerrak eman zizkien. Arrazoi pertsonalak medio utzi zuen kargua Oier Eizmendik, baina alkate berriari babes osoa eskaini eta bere laguntza emateko prest agertu da. Arantxak, Bilduren talde lana ere azpima­rratu nahi izan zuen Udala kudeatzeko moduagatik, «ez baitu modu presidentzialean egiten». Xabier Zabalok zinegotzi kargua hartuko du laister.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun