Iralekuen inguruko bilera garrantzitsua deitua zuen apirilaren 4an Udalak. Eta gaiak herritarren interesa eta jakin-mina pizten duela bistan dago, Herriko Etxeko ganbara jendez gainezka ageri baitzen. Herrilurren inguruko informazioa banatu eta herritarren galderei erantzun zitzaion. Ondotik, herri ondasunen gaineko aprobetxamenduetako eskubideak eskrituratuak dituzten partikularrei edo hauen oinordekoei orri bat banatu zitzaien, bakoitzarekin halako hitzarmen moduko bat sinatu nahi baita. Orri hori sinatzerakoan, udalean martxoaren 18an behin behinekoz onartutako herri ondasunak berreskuratzeari buruzko transakzio hitzarmenaren oinarri orokorrekin adostasuna aitortzen dute herrilurren erabiltzaileek.