Euskal Herri guztiko 90 txistulari etorri ziren Leitzara martxoaren 22an. Txistularien Batzar Orokorra ospatu zuten herriko zineko aretoan, udatxean harrera egin ondoren. Giro ederrean aritu ziren txistulariak egun guztian zehar txistuaren soinu eta alaitasuna herrian barna zabalduz. Ostegunean kontzertu ederra eman zuten udaletxean Jose Inazio Ansorena, Aitor Arozena, Jon Irazoki eta Agustin Laskurain txistulariek, Leitzako eta inguruko musika errepertorioa eskainiz.