Martxoaren 20an Osasuna Fundazioak eta Udalak hitzarmena sinatu zuten aurreko urteetan bezala. Horren ondorioz, Nafarroako Futbol sedetako bat herrian izanen da. Herriko umeak kirola egin dezaten animatu eta laguntza eskaintzea da helburua. Osasuna Fundazioko ordezkari desberdinek bisitatu zuten herria, tartean ziren Oier Sanjurjo eta Ander Cantero jokalari gazteak. Herriko ume eta gurasoen interesa piztu zuen bisitak eta beraiekin solasteko aukera ere izan zuten.