Hirugarren arkume jatea antolatzeko bilera deitu du Festa Batzordeak

Ainhoa ANSA 2014ko apirilaren 3a

Aurreko bi urteetan arrakasta izan du Santio festetako arkume jateak. Aurtengoa ere ongi atera dadin lanean hastekoak dira. Artxiboko argazkia.

Aranoko turismo plana ere bileran aurkeztuko dute

Aurtengo Santio fes­­t­ak prestatzen hasia da Festa Batzordea eta horren baitan, aurreko urteetan arrakasta handia izan duen arkume jatea antolatzeari ekin dio. Bazkari hori antolatzeko herritarren laguntza ezinbestekoa denez, herritarrak bilera batera deitu ditu xehetasunak adosten joateko. Apirilaren 11n izango da, ilunabarrean, San Roke elkartean. Ez da bilera hutsa izango, izan ere, afari lege batekin egingo baita.
 
Bide batez, herritar dezente bertan izango direnaren aitzakiarekin, Udalak eskatuta eta he­rritarrekin egindako bileretan bildutako hausnarketak kontuan hartuz, Bizi-Bizi enpresak Aranoren inguruan egin duen turismo plana ere aurkezteko dute herritarren aurrean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun