Zuzendaritza batzordea berritu du Umore Onak

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Udaran elkartearen kanpoko aldean mahaiak jarriko dituzte

Martxoaren 15ean Umore Ona elkarteak bere urteroko ohiko ba­tzarra burutu zuen. Bertan, besteak beste, zuzendaritza batzordea berritu zuten. Bi urtez lan egin ondoren Igor Elizegik, Auxtin Elizegik, Txema Apezetxeak, Maite Alsuak, Ibon Elizegik eta Unai Mirandak bere karguak utzi zituzten, eta beraien ordez Jon Uitzi, Ester Tomasena, Beñat Lekuona, Juan Loiarte, Aritz Zubiri, eta Urtzi Irazusta sartuko dira lanera.
 
Gainera, aho-batez onartu zen bazkide izateko zeuden sei eskaerei baiezkoa ematea.
 
Batzarrean hartutako beste erabaki ba­tzuk: prezio batzuk egoki­tzea, udaran elkartearen kanpo aldean mahaiak jar­tzea, bazkideen urteko bazkaria 10 euro ko­bratzea eta urtean behin, urte horretan hildako bazkideen eskela bat jartzea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun