Lehen aldiz Goizutrail mendi lasterketa antolatu du Umore Onak. Maiatzaren 17an izanen da 21,6 kilometro luze eta 1.512 metroko desnibela izanen duen proba gogorra. Izena eman daiteke kirolprobak.com webgunean. Izen ematea 20 euro izango da. Herrian erroldatuentzat 15 euro. Egunean izen ematen dutenek 25 euro. Bezperatik etortzeko aukera ere badago Zubimuxu aterpeak egin duen eskaintza hartuz gero. Afaria, gaua eta gosaria eta izen ematea 50 euro gostako da.