Atekabeltz herrigunea indartzeko ekimen ugari egiten ari dira Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Damba taldea izanen da larunbat gauean kontzertuak emanen dituzten taldeetako nat- Artxiboko argazkia

Larunbateko kontzertuan, Muxu-beltza, Damba, Glaukoma eta DJ Bull ariko dira

Atekabeltz herrigunea indartzeko azken urteetan egindako apustuari eutsiz, ekimenak antolatzen segitzen dute Leitzan. Asko dira orain arte egindakoak, otsailean izan zen Esne Beltzaren kontzertua adibidez; asko etorriko direnak Kultur Aroan esaterako eta baita dagoeneko abian den Atekabeltz herrigunearen pesta ere.

Atekabeltz herrigunea indartzeko azken urteetan egindako apustuari eutsiz, ekimenak antolatzen segitzen dute Leitzan. Asko dira orain arte egindakoak, otsailean izan zen Esne Beltzaren kontzertua adibidez; asko etorriko direnak Kultur Aroan esaterako eta baita dagoeneko abian den Atekabeltz herrigunearen pesta ere.

Apirilaren 1ean, Kolonbiari buruz Askapenak eskaini zuen hitzaldiak eman zion hasiera herrigunearen pestari.

Apirilaren 3an, ostegun arratsaldeko 7etan beste hitzaldi interesgarri bat izanen da, Bizitokiren eskutik: Bizitoki, euskal eskola alternatibo bat naturan gaia landuko baitute. Apirilaren 5a, larunbata izanen da egunik indartsuena, goizean goizetik hasi eta hurrengo eguneko goizeko orduko ttikiak arte luzatuko baita pesta. Goizeko 11:00etatik aurrera umeentzako jokuak antolatu dituzte Atekabeltzen. 20:00etatik 22:00­etara bokatak erosteko aukera izanen da eta 22:30etik aurrera kontzertuen txanda izanen da. Sarrerak 7 euro kostako da eta Muxu­beltza, Damba, Glaukoma eta DJ Bull ariko dira.

Apirilaren 6an, 17:00etan zinean Kukubiltxoren Leihotik mundura ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da eta ondoren txokolatada eginen dute plazan. Zinemara sartzeko haurrek 3 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek 5 euro.

Atekabeltz herrigunearen pesta antolatuta, bi urtez ospatu zen Atekarock jaialdiari segida emanen diete. Kiroldegiko jaialdi erraldoiaren ordez, Atekabeltz gunea bera bilakatuko da pestaren erdigune. Herri­guneko Elkarteak azpimarratu du Atekabeltz he­rriko eragile eta talde ezberdinak biltzeko gunea izatea nahi luketela, hi­tzaldiak, ikastaroak, bertso saioak, bilerak, eztabaidak, langabetuen asanblada... bertan egiteko aukera emanaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun