Oier Eizmendi Leitzako alkateak dimisioa eman du arrazoi pertsonalengatik

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 1a

Oier Eizmendik dimisioa eman zuen joan den ostiraleko plenoan. Kristina Urrutia

Arantxa Iparragirrek hartuko du bere lekua eta Leitzak lehen aldiz emakume bat izanen du alkate

Martxoaren 28ko udal batzarrean dimisioa eman zuen Oier Eizmendi Astibia, orain arte Leitzako alkate izan denak, arrazoi pertsonalengatik. Leitzarrek eskainitako laguntza eskertu zuen eta txaloz agurtu zuten pleno-aretoan zeuden 50 bat lagunek. Bilduk Arantxa Iparragirre Baleztena, 31 urteko zinegotzia proposatu du alkatetzarako eta, zuzenbidean, hurrengo udal batzarrean hartuko du kargua. Leitzan emakume bat izanen dute alkate lehen aldiz. Xabier Zabalok ere hartuko du zinegotzi kargua.

Oier Eizmendik idatzi bat irakurri zuen ostiraleko plenoaren azken puntuan, dimisioaren arrazoia pertsonala dela azpimarratuz. Herritarrak eta udaletxean lagun izan dituenak eskertu nahi izan zituen. Alkatetza utzi arren, «Leitzaren eta Euskal Herriaren alde» lanean segituko duela ere garbi utzi zuen.

Hiru urte alkatetzan

Oier Eizmendik hiru urte eman ditu alkatetzan. 2011ko hauteskundeen ondotik, Bilduk hameka zinegotzietatik bederatzi lortu zituen. Deracha Navarra y Española eta UPNk bana lortu zuten Leitzako udaletxean. Honela, gehiengo osoarekin Oier Eizmendi izendatu zuten alkate. 21 urterekin, Nafarroako alkaterik gazteena izan zen. Agintaldiko lehenbiziko urtean epaitegitik pasatu behar izan zuen, pestetan presoen alde egindako ekitaldi batengatik. Espainiako bandera udaletxeko balkoian jartzeko agindua bete beharrik ez izateko ere lanean aritu da. Astelehen honetan bete behar izan dute agindua Leitzan. Kontzentrazio eta manifestazioetan parte hartzeagatik isuna jaso duten leitzarretako bat ere izan da Eizmendi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun