Dantza taldekoak hasi dira oinak mugitzen...

Juana Mari SAIZAR 2014ko martxoaren 20a

Juana Mari SAIZAR

Festetan emanaldia egiteko martxan jarri dira herritarrak dantza taldea osatuz. Ostiraletan elkartzen hasi dira, 17:00etan ginasioan, eta norbaitek hasi nahiko balu bertara gerturatzea besterik ez dauka. Oraingoz hamazazpi herritar apuntatu dira baina geroz eta gehiago izan hobe! Azken helburua horixe izango da, herriko festetan emanaldi berri bat egitea. Iaz izugarri gustatu zen eta ea bada zer maila erakusten diguten aurten! 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun