Gure esku dago ekimena iritsi da herrira eta aresoarrek ere tokia izango dugu ekainaren 8an egingo den giza katean. Pasa den astean egin zen lan taldea osatzeko bilera eta orain herri mailan aurkezpena egitekotan dira. Talde irekia izanik, herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete, guztion laguntza eskertuko baita.