Aurreko alean aipatu bezala euskara teknikariak eta Aresoko euskararen aldeko taldeak hizkuntza eskubideen inguruko tailerra egitea adostu zuten herrian. Martxoaren 26an izango da, udaletxeko lehenengo solairuan, arratsaldeko 19:00etan. Behatokiak eskaintzen du tailerra eta Areson egitearen zergaitia ere azaldu digute: Euskaldunok ez omen gaude gai honen inguruan ia batere informatuak. Guk, euskaldunok, hizkuntza eskubide batzuk dauzkagu eta eskubide horiek betetzen ez direla ikusten badugu, salatzeko toki bat ere badugu: Hizkuntzaren behatokia hain zuzen. Hau guztia azaltzeko eta gure eskubideak zein diren jakin eta hauek aldarrikatzen hasteko, Garbiñe Petriatik, Behatokiko zuzendariak, emango digu jakin beharreko informazio guztia, egin beharrekoa egin dezagun.