Udalak auzolana berriro indarrean jartzea proposatu du eta horretarako herriko etxe guztietara gaiaren inguruko informazioa biltzen duen eskutitz bat bidali du. Proposamenaren arrazoiak azaldu dituzte eta denen artean erabaki demokratikoa hartu nahi dute. Horretarako martxoaren 21a arteko epea eman du udalak, alegazioak, galderak, zalantzak, edota ekarpenak egiteko. Alkatea ostiral goizetan udal bulegoan egongo da edonor hartzeko prest, horrela iritziak kontrastatzeko, elkarrizketa egiteko... aukera emango zaie herritarrei. Denbora horren ondoren galdeketa egin nahi da, berau anonimoa izango da eta astebeteko epean erantzunak bilduko dituzte. Hor ikusiko da herriak zer nahi duen eta hori guztia kontuan hartu ondoren ordenantza prestatuko dute, hala ikusten bada.