Martxoaren 6an Atekabeltzen bildu ziren Leitzako independentista sareko kideak. Aurretik Euskal Herriaren inguruko galdeketa egin zieten hainbat herritarrei eta jasotako erantzunak aztertu zituzten. Bildutako emaitzek solasaldi interesgarria ahalbidetu zuten. Independentisten sarea indartzeko lanean segitzeko asmoa dute.