Martxoaren 8an berdintasunaren aldarria zabaldu zen herrian. Atekabeltzen esaterako,”Tximeletan burdinan”, indarkeriaren biktima izan direnen testigantza biltzen duen dokumentala, ikusteko aukera izan zen. Horretaz gain, Martxoak 8. Berdintasunaren aldarria. Leitzako emakumeak hizlari lelopean hainbat ekimen burutu ziren Erleta eskolan. Hasteko gaiaren inguruko antzezpen bat egin zuten eta segidan, zikloka bildu eta talde bakoitzean hiru emakumek beraien esperientziak azaldu zituzten; autobus txoferra bata, mendizaina bestea, zuzendaria, kirol-arduraduna,fabrikako langilea, kotxe tailerreko mekanikaria, nekazal mundukoa, aizkolaria... Emakume anitzak eta ikuspegi desberdinak hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuten. Aurrez, gaiarekin lotutako kantak eta bideoak ere landu zituzten.