Langabetuen topaketa asteazkenero

JM BARRIOLA 2014ko martxoaren 20a

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte zerbitzuen eta Cederna Garalurren eskutik, “Lan aukerak zabaladuz” proiektua aurrera doa. Langabetuen gune bat sortzea zen helburuetako bat eta bete da. Asteazkenero goizeko 10etan Atekabeltz herrigunean elkartzeko antolatu dira eta lan­gabetu guztiak gonbidatuta daude beraien kezkak eta elkarlanak asanblada honetan jorratzeko. Lehenengo ikastaroa “Ideia batetik ogibidera” dagoeneko burutu da eta bigarrena apirilaren 7, 9, 11, 14 eta 16an  eginen dute. 10etatik 13:00etara, negozio bat kudeatzeko behar diren oinarrizko ezagutzen berri emanen dute. Interesa dutenek izena emateko kontaktuan jarri behar dute Cederna Garalur edo Gizarte Zerbitzuarekin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun