Leitzan, azken hilabeteetan guardia zibilek ezarri dituzten isunak salatu dituzte isuna jaso duten herritarrek. Nabarmena izan da Maxurrenea herrintzat ekimena martxan jarri zenetik, Torrea libre ekimenetan edo euskal preso politikoen eskubideen defentsan egin direnetan, guardia zibilak hartu duen jarrera, ekimen guztietan isunak jarri baitituzte. Isuna jaso duten herritarren esanetan, egoera hau urte askoz bizi izan baldin bada ere, «Barne Ministroa Leitzara “bisitan” etorri zenetik nabarmen areagotu da. Isunak 450 eurotik hasi eta 900 euro bitartekoak izan dira». Denera, 26 isun jarri dituzte eta guztiak batuta 12.150 euroko gastua suposatu dute. Egoera salatzeko manifestazio batera deitu dituzte herritarrak. Martxoaren 29an, larunbatean, eginen da iluntzeko 19:00etan, plazatik hasita “utzi pakean Leitza, diztela” lelopean.