Emakumearen eguneko erakusketatik jende ugari pasa da. Argazki ikusgarriekin gozatu dute herritarrek eta harrera ona izan du ekimenak. Dokumentala ikustera gerturatu ziren lagunak, gutxi izan baziren ere, gustura egon ziren. Gainera, ondoren, kafe-tertulia inprobisatu eta interesgarria luzatu zen Krisek eta Xabik ekarritako bizkotxo banaren bueltan.