Zuzendaritza batzordea berritu du Goizuetako Umore Ona elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 20a

Udaran elkartearen kanpo aldean mahaiak jarriko dituzte

Martxoaren 15ean Goizuetako Umore Ona elkarteak bere urteroko ohiko batzarra burutu zuen, bertan besteak beste zuzendaritza batzordea berritu zen.

Martxoaren 15ean Goizuetako Umore Ona elkarteak bere urteroko ohiko batzarra burutu zuen, bertan besteak beste zuzendaritza batzordea berritu zen. Bi urte lan egin ondoren Igor Elizegik, Auxtin Elizegik, Txema Apezetxeak, Maite Alsuak, Ibon Elizegik eta Unai Mirandak bere karguak utzi zituzten, eta beraien ordez Jon Uitzi, Ester Tomasena, Beñat Lekuona, Juan Loiarte, Aritz Zubiri, eta Urtzi Irazusta sartuko dira lanera.

Gainera, aho-batez onartu zen bazkide izateko zeuden sei eskaerei baiezkoa ematea.

Batzarrean hartutako beste erabaki batzuk: prezio batzuk egokitzea, udaran elkartearen kanpo aldean mahaiak jartzea, bazkideen urteko bazkaria 10 euro kobratzea eta urtean behin, urte horretan hildako bazkideen eskela bat jartzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun