Txistulari eta Elkartasun Eguna ospatuko dira Leitzan martxoaren 15ean

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 13a

Herriko bertsolari eta dantzariek ere parte hartu zuten emanaldian. Pablo Feo

Euskal Herriko Txistularien Elkarteko batzarra ere eginen da

Euskal Herriko Txistularien Elkarteko batzarra ospatuko da Leitzan martxoaren 15ean. Larunbat horretarako egitarau zabala prestatu dute eta txistu soinuaz gozatu ahalko da egun osoan. Egunaren aurrerapen gisara, martxoaren 13an, Donostiako udal txistulari bandak emanaldia eskaini zuen Udaletxeko pleno aretoan, herriko txistulari eta dantzarien laguntzaz. Gainera, Elkartasun Eguna ere prestatua dute leitzan larunbaterako.

Euskal Herriko Txistularien Elkarteko batzarra ospatuko da Leitzan martxoaren 15ean. Larunbat horretarako egitarau zabala prestatu dute eta txistu soinuaz gozatu ahalko da egun osoan. Egunaren aurrerapen gisara, martxoaren 13an, Donostiako udal txistulari bandak emanaldia eskaini zuen Udaletxeko pleno aretoan Piter Ansorenaren zuzendaritzapean, herriko txistulari eta dantzarien laguntzaz. Gainera, Elkartasun Eguna ere prestatua dute leitzan larunbaterako.

Txistulari Egunari dagokionez, larunbat goizeko 9:30ean Txistularien elkarretaratzea eginen da institutuan eta bertan gosaria. 10:00etan meza. 10:45ean Agintarien ongietorria Udaletxean. 11:30ean, Txistularien Elkarteko Ez ohiko Batzar Orokorra Leitzako zinean eginen dute. 13:00etan Kalejira, poteoa eta kontzertu herrikoia. 14:30ean Anaitasun bazkaria.

 

Elkartasun Eguna

Txistularien Egunaz gain, Elkartasun Eguna ere izanen da martxoaren 15ekoa. 14:00etan bertso bazkaria eginen da. 20:00etan manifestazioa eginen da eta 23:30etik aurrera, Atekabeltz gaztetxean kontzertuak eskainiko dituzte Zeropetik talde leitzarrak eta Buuzbu Iparraldeko taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun