Haurren ikasketa teknikei buruzko bi saio egin dira berriki herrian. Aresoko Guraso Elkarteak antolatu ditu, gizarte zerbitzuaren laguntzarekin. Ordu eta erdiko iraupena izan du hitzaldi bakoitzak eta haurrei ikasten laguntzeko teknika desberdinak ikasi dituzte bertaratutakoek.