Aurten ere Emakume Langilearen Eguna ospatuko da herrian. Orain arte martxoaren 8an bertan ospatu izan bada ere, aurten bezperan egingo dira ekintzak, martxoaren 7an, ostiralean alegia.
Kartelak jada jarrita daude herrian baina norbait konturatu ez bada, hemen duzue egitaraua: Arratsaldeko 7:30ean 80 egunean pelikula ikusteko aukera izango da udaletxeko goiko solairuan. Ondoren pelikula komentatuz afari autogestionatua izango da. Bakoitzak etxetik zeozer ekarri eta ea giro goxoan iluntze eder bat pasatzen dugun elkarrekin.