Irrizaleen Oroigarria eskuratu du Udalak

JM BARRIOLA 2014ko martxoaren 6a

Utzitako argazkia

Irrien Lagunak Klubak udal eta ikastetxe irrizale izendapen ekitaldia egin zuen otsai­laren 20an. Denera 59 udal eta 94 ikastetxeri egin zaie aitortza hori, tartean Leitzako Udalari. Onintza Bengoetxea eta Arantxa Iparragirre zinegotziek jaso zuten diploma Joxe Mari Agirretxeren (Porrotx) eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun