Aralar Musika Eskolakoen emanaldiak izan dira

JM BARRIOLA 2014ko martxoaren 6a

Utzitako argazkia

Otsailaren 17tik 21era Aralar Udal Musika Eskolako musika tresnen audizioak izan ziren herriz herri. Eskolako zuzendariaren esanetan audizioak formatu txikiko kon­tzertuak dira funtsean eta bete nahi diren helburuak hauexek dira: alde batetik tresna bakoitzeko errepertorio ugaria erakutsi nahi da eta bestetik zonalde ezberdinetako ikasleak beraien artean ezagutzea. Hori dela eta, egunero instrumentu ezberdinen kontzertuak eskaini ziren eskualdeko herri ezberdinetan. Asteazkenean Leitzan bi emanaldi izan ziren: arratsaldeko 4:30ean zonalde guztietako trikitilariak aritu ziren zinean eta 18:30ean gitarjoleak aritu ziren hariak astintzen.Egun horretan 135 ikaslek parte hartu zuten. Hurrengo egunean, Leitzan berriro ere talde instrumentaleko emanaldia izan zen. Egun horretan tresna ezberdinak batera aritu ziren eta eskualde osoko ikasleek parte hartu zuten bertan. Herriko zinera hurbildutako entzulegoak estilo ezberdinetako errepertorioarekin gozatu zuen. Guztira 300 ikasle inguruk parte hartu dute, zazpi urtetik hasita helduetaraino. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun