Martxoaren 8an, emakume langileen eguna aldarrikatzen denez, herriko eragileek egitaraua prestatu dute, eta parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. Lehenik Iruñeko Gaztelu Plazatik 12:00etan abiatuko den manifestaldira joateko deia egin dute.
Arratsaldean Leitzan, pelikula bat jarriko da Atekabeltzen eta ondoren afari-merendua. Martxoaren 14an, ostiralarekin, 19.30ean Atekabeltzen, "Abortatzeko eskubidearen dosierraren aurkezpena" eginen du Abortoaren aldeko Plataformak, Ohiana Lopezen eskutik.