Txistulari eta Elkartasun Eguna ospatuko dira

JM BARRIOLA 2014ko martxoaren 6a

Euskal Herriko Txistularien Elkarteko batzarra ere eginen da

Euskal Herriko Txistularien Elkarteko ba­tzarra ospatuko da Lei­tzan martxoaren 15ean. Larunbat horretarako egitarau zabala prestatu dute eta txistu soinuaz gozatu ahalko da egun osoan: 9:30ean Txistularien elkarretaratzea institutuan eta bertan gosaria. 10:00e­tan meza. 10:45ean Agintarien ongietorria Udaletxean. 11:30ean Ez ohiko Ba­tzar Oroko­rra Leitzako zinean eginen dute. 13:00etan Kalejira, poteoa eta kon­tzertu herrikoia. 14:30­ean Anaitasun bazkaria.   
 
Elkartasun Eguna
Txistularien Egunaz gain, Elkartasun Eguna ere izanen da martxoaren 15ekoa. 14:00etan bertso bazkaria eginen da. 20:00etan manifestazioa eginen da eta 23:30etik aurrera, Atekabeltz gaztetxean kontzertuak eskainiko dituzte Zeropetik talde leitzarrak eta Buuzbu Iparraldeko taldeak. 
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun