Garai batean zagia nola dantzatzen zuten erakutsi du Joxe Mari Narbartek

TTIPI-TTAPA 2014ko mar. 6a, 11:13

Zahagi dantza, duela 50 urteko inauterietan. Utzitako argazkia

Orain gazteek oso ezberdin dantzatzen omen dute

Aldizkari hau esku artean duzuenerako bukatuak izanen dira inauteri kontuak. Baina gaur egungo inauteriak ez ezik, garai batekoak ere nolakoak ziren ezagu­tzeko aukera izan dute herriko gaztetxoek.
 
 Mozorroek dantza­tzen duten zagi-dantza da herriko inauteriaren bereizgarrietako bat. Aspaldiko ohitura izanagatik, hau ere aldatu egin da urteen poderioz. Horixe erakutsi zuen otsailaren 22an Joxe Mari Narbartek, gazte denboran zagi izandakoak. Goizueta eta Aranoko Guraso Elkarteak antolatzen duen Gazte Txokora hurbildu zen Narbarte eta inauterietako diapositiba batzuk ikusi zituzten, lehengo eta oraingo argazkiekin. Joxe Mari Narbartek lehenago nola dantzatzen zuten kontatu eta erakutsi zuen. Berak esaten duenez oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen omen dute eta. Gustora egon ziren gazteak zagi-dantzako kontu zaharrak entzuten Joxe Mariren ahotik, baita lehengo modura dantzatzen ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun