Emakumeen Eguneko egitarau zabala prestatu dute Leitza eta Areson ere

TTIPI-TTAPA 2014ko mar. 7a, 09:12
Areson '80 egunean' filma ikusteko aukera izanen da ostiral arratsaldeko 7:30ean udaletxeko goiko solairuan. Artxiboko argazkiak

Larunbat eguerdian Iruñean eginen den manifestaldira joateko deia egin dute

Martxoaren 8an, emakume langileen eguna aldarrikatzen denez, Leitzako eragileek egitaraua prestatu dute, eta parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. Lehenik Iruñeko Gaztelu Plazatik larunbat eguerdiko 12:00etan abiatuko den manifestaldira joateko deia egin dute.

Larunbat arratsaldean Leitzan, pelikula bat jarriko da Atekabeltzen eta ondoren afari-merendua.

Martxoaren 14an, ostiralarekin, 19.30ean Atekabeltzen, "Abortatzeko eskubidearen dosierraren aurkezpena" eginen du Abortoaren aldeko Plataformak, Ohiana Lopezen eskutik.

Areson martxoaren 7an

Aurten ere Emakume Langilearen Eguna ospatuko da Areson. Orain arte martxoaren 8an bertan ospatu izan bada ere, aurten bezperan egingo dira ekintzak, martxoaren 7an, ostiralean alegia. Arratsaldeko 7:30ean 80 egunean pelikula ikusteko aukera izango da udaletxeko goiko solairuan. Ondoren pelikula komentatuz afari autogestionatua izango da. Bakoitzak etxetik zeozer ekarri eta ea giro goxoan iluntze eder bat pasatuko dute elkarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun