Kaldereroak eta gaztetxoen zahagi dantza Goizuetako inauterien hasieraren seinale

Ttipi-Ttapa 2014ko martxoaren 3a

Zartagiak eta bestelako ontziak astinduz kalera atera ziren goizuetarrak joan den larunbatean, kaldereroz jauntzita.

Larunbatean kaldereroen txanda izan zen Goizuetan eta larunbatean atseden hartu ondotik, igandean gaztetxoek zahagi dantza dantzatu zuten. Ikusi argazkiak. Gaur eta bihar baserri eta herriko etxeetan eskean ibiliko dira mozorroak, baina izanen dira beste hainbat ekitaldi ere. Larunbatean borobilduko dituzte aurtengo inauteriak.

 

Zartagiak eta bestelako ontziak astinduz kalera atera ziren goizuetarrak joan den larunbatean, kaldereroz jauntzita. Herri bazterrak ederki alaitu zituzten, inauteriak heldu zirenaren seinale. Igandean, berriz, gaztetxoenen txanda izan zen. Ohiturari segituz, gaztetxoak zahagi dantza egin zuten (ikusi Felix Loiartek utzitako argazkiak) eta ondotik dantzaldia ere izan zen Aierrik taldearekin. Gauean, berriz, Mozorroek afaria egin zuten.

Gaur, berriz, baserrietara abiatu dira goizean Mozorroak. Baina horrez gain, 12:00etan desfilea izanen da herrian zehar. 13:00etan umeen bazkaria izanen da eta 14:30ean helduen bazkaria. Ondoren umeentzako tailerrak eta Piratas del caribe pelikularen emanaldia. 16:30ean futbito txapelketa eta altxorraren bila izanen dira, 18:00etan merendola eta 18:30ean mozorroen etorrera herrira, dultzaineroekin. 19:00etan plazan dantzaldia izanen da Aierrik taldearekin eta 22:00etan mozorroen afaria.

Asteartean 09:00etan geldituko dira Mozorroak gosaltzeko eta gero herrian barna ibiliko dira. 14:00etan mozorroen bazkaria eginen dute eta 17:00etan zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita. 19:00etan erromeria izanen da Gugaz taldearekin eta 20:00etan karrozen desfilea. 22:00etan mozorroek afaria eginen dute eta 23:30ean erromeria hasiko da berriz Gugaz taldearekin plazan.

Martxoaren 8an, larunbat eguerdian poteoa eginen da Igandea txarangarekin. 14:00etan mozorroak bazkaria eginen dute eta  17:30 aldera poteoa izanen da Igandea txarangarekin Izkiña tabernatik hasita. Gauean kontzertuak izanen dira gaztetxean Skabidean eta Dj Josebita taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun