Herriko inauteriak ederki joan ziren, eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere gazteak umoretsu ibili ziren eskean eta herri afarian ere ehun bat lagun bildu ziren. Larunbat arratsaldeko antzerkia berriz oso arrakastasua izan zen. Hauek hasieran emanaldi bat egitea pentsatua bazuten ere inauterietako hau eskaini duten hirugarrena izan da jada, eta jendea guztietan oso gustura. Beraz, bejondeizuela inauteriak antolatzen aritu zareten guztioi!