Otsailaren 10ean berri txar batekin esnatu ginen Aresoar guztiak, izan ere Amaia Agirrezabal herritarrak utzi egin gintuen. Oso ukituta eta hunkituta geratu gara berri honekin, gehienbat espero gabe gertatu delako. Amaia herrian antolatzen ziren edozein ekintzatan beti parte hartzeko prest egoten zen, oso langilea zen, eskatutakoan beti lagundu izan zuen edozein antolaketetan eta Guraso Elkarteko partaide aktiboa zen.
Horregatik hemendik ere gure omenaldi txikia eskaini nahi diogu, animoak familiari eta Amaiak hain gustuko zuen abestiak zioen bezala: Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak.