Emazteak Kantuz kantaldia egingo da igande honetan, otsailaren 23an, Bidarraiko Elizan. Kantaldi honen berezitasuna bertan parte hartuko duten emazte gazteek Euskal Herriko eskualde guztietara eramango gaituztela da, ia eskualde bakoitzeko ordezkaritza egongo baita bertan.
Nafarroatik Jaione Olazabal herritarra ariko da kantuan eta, besteak beste, berarekin izango dira Amaren Alabak, Alaitz Telletxea edo Maixa Lizarribar. Gustua baduzue hitzordua arratsaldeko 3:30ean izango da.