Herriko zinea martxan jarriko da berriro asteburu honetatik aurrera. Eguberrietan ongi irten zela ikusirik printzipioz aste santuak arte izango dira emanaldiak, bi astetik behin. Igande arratsaldeetan eskainiko dira saio gehienak, Emakumearen Egunaren ingurukoa ezik, hori ostiralean eskainiko da. Ordutegiak, berriz, 16:00etan haurrentzat eta 18:00etan gazte eta helduentzat izango dira.
OTSAILAK 23
• 16:00 Lotte.
• 18:00 Las Brujas de Zugarramurdi.
MARTXOAK 7
• 17:30 Hiru mosketariak.
• 19:30 80 egunean.
MARTXOAK 23
• 16:00 Nola Ttipi Ttapan?.
• 18:00 Intocable.
APIRILAK 6
• 16:00 Lapurreta ez lapurketa.
• 18:00 La isla de los olvidados.