Mendialdea Mankomunitateak hondakinen inguruan egindako ikerketak agerian utzi zuen organiko eta errefuxa ez bereizteak, zabor kopuru handiak sortzen dituela. Hori konpontzeko banakako konpostagailuak banatzeaz gain, auzo konposta guneak jarri dituzte abian. Duela hiru hilabete hiru auzo konposta gune ezarri ziren Leitzan eta berriki kaleratutako datuen arabera, emaitza onak lortzen ari dira teknikariaren esanetan. 58 familiak hartzen dute parte, 148 pertsonak: 13 familiak Amazabalgo gunean; 12 familiak Patxi Arrazolako gunean eta 33 familiak Areko Zubiko gunean). Momentu honetan heltze fasean daude eta Amazabaleko eta Areko Zubiko guneetan konpostagailu bana itxi dute horretarako. Martxo-Apirilerako heltze fasea bukatu eta konposta ateratzeko moduan egonen dela aurreikusten dute, Amazabalgoa agian baita lehenago ere. Kalkuluen arabera, ia ia bi tona organiko bideratu dira konpostagailuetara hiru hilabetean.