Santa Ageda bezpera ospatu zuten

JM BARRIOLA 2014ko otsailaren 20a

JM BARRIOLA

Otsailaren 4an urteroko moduan goizean gazte­txoak eskean eta kantuan ibili ziren etxez etxe. ­Arratsaldean, Kultur Taldeak antolatuta,  bertso eskolakoen eta txistularien laguntzarekin baserrietan ibiltzeko ohitura berritu zen. Gero, 18:30ean kalejira egin zuten guztiek batera eta bukatzeko pin­txoak dastatzeko aukera izan zuten ka­rrapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun