Bi herritarrek pago eta haritz landareak eman dizkiote herriari

JM BARRIOLA 2014ko otsailaren 20a

JM BARRIOLA

Imanol Aranburu eta Ramon Astibiak pago eta haritz landareak eman dizkiote he­rriari Leitzako mendietan landatzeko. Leitzalarreko haritz landareak dira batzuk, bertako haritz berezi baten ezkurrak bildu eta ereinda hazi direnak.  Udalak oso positiboki baloratu du bi herritar hauek egindakoa  eta auzolanak antolatu ditu landareak mendian sartzeko. Haritzak Sagarmia-Sarasain inguruetan, hari­tzari lagun­tzeko  gauzatzen ari diren lanketari bultzada emanen dio ekimenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun