Herriko Independentista sareko kideek herritar batzuen artean galdeketa zabaldu dute eta otsailaren 22ra arte jasoko dituzte ekarpenak. Galdera batzuk egiten dituzte Euskal Herriko independentzia lortzeko eman beharreko urratsen inguruan. Ondoren, jasotako ekarpenak oinarri hartuta tailer bat antolatuko dute martxoan.