Eskualdean langabeziak sortzen duen kezka eta desanimoa gainditzeko asmotan, elkarlana sustatu, inguruak eskaintzen dituen aukerak aztertu, lan proiektu berrien proposamenak ikusi eta zonaldeko formakuntza indartu nahi dute. Proiektu honen helburu nagusia, langabetuen gune bat sortzea da, lan faltak eragiten duen isolamendu eta deuseztatze sentsazioak gainditzeko eta aukera eta irtenbide ezberdinak aztertzeko. Asmo horrekin Cerderna-Garalurrek topaketak antolatu ditu Leitzan, otsailaren 19an eta 26an. Gero, martxoan formazio tailerrak egiteko asmoa dute. Lehendabiziko formakutza tailerra martxoaren 11,13 eta 18an izanen da eta bertan norberaren ideiak ogibide bihurtzeko aukerak aztertuko dituzte. Bigarren tailer bat ere eginen da gaian gehiago sakonduz, apirilaren 7, 9, 11 eta 14an.