Larunbatean ospatuko dira karnabalak

Maider ANSA 2014ko otsailaren 20a

Zomorro taldea etxez etxe ibiliko da larunbatean. Utzitako argazkia

Mahai inguruko kantu saioak borobilduko du eguna

Aurtengo karnabalak ate joka ditugu, larunbat honetan, otsailaren 22an izango dira. Aurtengoan ez da berri­kuntza handiegirik izango, baina urteroko giro sano eta alaia ziurtatuta daude. Betiko puska-biltzea eginen da Izer eta Alabierrekin, zomorro-bazkaria segidan, zahagi-dan­tza gero eta herri-afaria antolatu dira egun borobila osa­tzeko. Eta bukatzeko mahai inguruko kantu saioa izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun