25 bat lagun atera ziren Santa Ageda bezperako kalejiran, ohiko doinuak eta kantuak eskaintzera. Hauen artean, bertsotan aritu ziren Josu Garmendia, Esteban Arozena, Fernando Goia eta Juanan Lekuona, trikitixarekin Olaia eta Aizpea eta panderoa jotzen Oihane eta Janire.