Langabetuentzat topaketa eta tailerrak antolatu ditu Cedernak Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko ots. 18a, 09:18

Egoerari buelta emateko ideiak landu eta garatuko dituzte

Leitzaldean langabeziak sortzen duen kezka eta desanimoa gainditzeko asmotan, elkarlana sustatu, inguruak eskaintzen dituen aukerak aztertu, lan proiektu berrien proposamenak ikusi eta zonaldeko formakuntza indartu nahi ditu Cederna-Garalur elkarteak. Lehen topaketak otsailaren 19an eta 26an izanen dira.

Proiektu honen helburu nagusia, langabetuen gune bat sortzea da, lan faltak eragiten duen isolamendu eta deuseztatze sentsazioak gainditzeko eta aukera eta irtenbide ezberdinak aztertzeko. Asmo horrekin Cederna-Garalurrek topaketak antolatu ditu Leitzan, otsailaren 19an eta 26an. Gero, martxoan formazio tailerrak egiteko asmoa dute. Lehendabiziko formakutza tailerra martxoaren 11, 13 eta 18an izanen da eta bertan norberaren ideiak ogibide bihurtzeko aukerak aztertuko dituzte. Bigarren tailer bat ere eginen da gaian gehiago sakonduz, apirilaren 7, 9, 11 eta 14an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun