Amabirjinak urruti ikusten badira ere, Goizuetan prestaketa lanetan hasiak dira. Festak indartzeko asmoz, herriko tabernariak talde eragileekin kontaktuan jarri dira, eta elkarlanean kontzertu gaua antolatzeko asmotan dabiltza. Honek dakartzan gastuei aurre egiteko urtean zehar hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Eta hauetan lehena da ostiral honetan, hilak 14, Umore Ona elkartean eginen den kantu afaria.
Afaldutakoan, Imanol Kamiok lagunduta kantuan aritzeko aukera izanen dute herritarrek nahiz kanpotik etorritakoek. Txartelak Amaia kafetegian daude 15 euroren truke.
Aipatu bezala, afariarekin ateratako irabaziak herriko festetarako izanen dira.