Leitzako Mendibil Mendi Taldeak Ipar-eski ikastaroa antolatu du otsailaren 22rako. Ume eta helduentzat izanen da Somporten, hastapena eta hobekuntza mailetan. Era klasikoan eta aurten, berrikuntza modura, helduentzako skating edo patinatzaile estiloan ere ikasteko modua izanen da. Izen emateko epea otsailaren 19an bukatuko da Maimur edo Astiz liburudendetan.
Izena ematerakoan, zerrendatan agertzen diren laukitxo guztiak zehazki bete behar dira: izena, telefonoam Aurrerako bazkidea zaren ala ez, ikastaroa nahi duzun ala ez, autobusa… Prezioei dagokienez, 6 eta 15 urte artekoek 30 euro ordaindu beharko dute, 15 urtetik goitikoek 47 euro eta Aurrerako bazkideek 35 euro.
Prezioan sartzen da autobusa, materialaren (botak, eskiak eta bastoiak) alokairua, pistak eta ikastaroa. Hori bai, otorduak norberak eraman beharko ditu, hamaiketako, bazkaria eta atsaldekoa eta gazte bakoitzak arduradun bat izan beharko du irteera honetarako. Irteera otsailaren 22an, larunbat goizeko 07:00etan eginen da Oialde elkartearen paretik. Itzulera arratsaldeko 7ak aldera izanen da.
Informazio gehiagorako: www.blogak. com/mendibilaurrera.