Haurren ikasketa teknikei buruzko hitzaldiak antolatu ditu guraso elkarteak

Juana Mari SAIZAR 2014ko otsailaren 7a

Udaletxeko lehenengo solairuan 18:00etan

Aresoko guraso elkarteak hitzaldiak antolatu ditu gizarte zerbitzuaren laguntzarekin. Hitzaldi hauek haurren ikasketa teknikei buruzkoak izango dira, eta deialdia irekia izango da, beraz, interesa duten guztiek parte hartu dezakete.Hitzaldiak bi saiotan banatuko dira, otsailaren 10ean lehena eta otsailaren 14an bigarrena, biak arra­tsaldeko 18:00etan. Ordu  eta erdiko iraupena izango dute eta udaletxeko lehenego solairuan emango dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun