Monumento megalitikoak ezagutu dituzte azken mendi bueltan

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 7a

Igor ELIZEGI

Umore Ona elkarteak antolatutako zortzigarren mendi buelta urtarrilaren 26an egin zuten. Oraingoan, ibilbide megalitikoa egin zuten eta igande goizeko 9etan plazatik abiatuta, Martitxebe, Altzanburu, Añone, Errekaleku, Urgarata eta Montefrion barna igaro ondotik, berriz ere herrira bueltatu ziren 18 mendizale, mendietan dauden zenbait monumentu megalitiko ikusi eta ezagutu ondotik, eguraldi bikainaren laguntzaz. Ondoren, mendizaleentzako bazkaria izan zuten Umore Ona elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun